“Gizakiok ez dugu sexua egiten, sexua gara, jaiotzen garenetik sexudunak gara”, hau da hain zuzen ere Tandem Intimity-ren lehen printzipioa. Tamdem Team Barcelona elkartearen ekimen bat da eta ahalmen urritasun funtzionala daukaten pertsonen eta sexu laguntzaile baten arteko zubi moduan aritzeko egin dute. Elkartearen arabera ez da prostituzioa, baizik este laguntzaileek zerbitzu terapeutiko bat ematea. Gainera, Sex Asistent Catalunya elkartetik -azken hauen helburua AU duten pertsonen osasun sexuala eta emozionala bermatzea da- laguntzaile sexualari berariazko prestakuntza emango diote. Norbaitek ahalmen urritasun funtzionala daukaten pertsonen sexualitateari buruz gehiago jakin nahi badu, “Almas con sexo” erreportaje hau ikustea gomendatzen diot.