90ko hamarkadan Matt McMullenek malguagoak eta erakargarriagoak ziren maniki batzuk sortu zituen, laster anatomikoki zuzenak izatea eskatu zioten. Harrezkero, benetako panpinen industria asko igo da eta nahiz eta erabiltzaile gehienak euren fantasiak aurrera eramateko erabiltzen dituzten, badaude batzuk emazte moduan tratatzen dituztenak. I´m love with a sex doll argazki bilduman agertzen diren gizonak ezkonduak edota ezkongabeak dira, eta bere panpinari ematen dieten maitasunaren atzetik istorio bat dago. Carl, adibidez, dibortziatua da eta emakume bat ezagutzeko arazoak eduki ondoren, real doll bat erosi zuen eta argazkiak ateratzea gustatzen zaio; Shadowmanek neskalaguna eta bi alaba ditu, baina bere lau panpinekin harreman oso berezia du. Benita Marcussen argazkilariaren arabera gehienek gizartean beraietaz zer esango dutenari beldur diote.