II. Gerra Mundialean goi agintariek soldaduen artean adiskidetasun estuak izatea animatzen zituzten eta harreman horietatik argazki intimoak sortzen ziren, denbora pasa gisa. Ez dakite noraino iritsi ziren “joko intimo” hauek baina Michael Stokes argazkilariak urteak eman ditu 500 irudi baino gehiago biltzeko. Bere bilduman soldadu australiarrak, frantsesak, ingelesak, italiarrak, errusiarrak eta estatubatuarrak agertzen dira Hego Pazifikoko arean iraulkatzen, dutxetan jolasten edota barraketan biluzirik paratzen. Liburua My Buddy. World War II Laid Bare deitzen da eta Taschenek kaleratu du.