Kenneth Pinyan zaldi batekin sexua izan ondoren peritonitis bat dela eta hil zen Boing enpresan lan egiten zuen ingeniari estatubatuarra zen. Pinyan eta bi lagun zaldiekin uzki sexua izaten zuten eta grabatu ondoren “Mr Hands” ezizenarekin Internet bidez zabaltzen zituen bideoak. Zoo (Robinson Devor, 2007) dokumentalak animalizale gizon honen bizitza eta heriotza kontatzen du, lagunen eta protagonistaren etxean ohikoak ziren zoofilia praktikak egiten zituzten gizonen laguntzarekin. Pelikula hainbat zinemaldietan ikusi ahal izan zen, tartean Cannes eta Sundance. Pinyanen heriotza dela eta Washington estatuko legedia aldatu eta bestialismoa debekatu zen, bost urteko kartzela zigorrarekin.