Fernando Sosa diseinatzaile grafikoak Vladimir Putinek homosexualitatearekiko duen jarrera ikusita 3D inprimagailuekin sortutako artea erabili du Errusiako presidentearen itxura duen dildo bat egiteko. “Hasiera batean Putinen voodo panpina bat egitea pentsatu nuen bakoitzak bere etxeko pribatutasunean berarekin nahi duena egiteko, baina gero hobeto pentsatu nuen, zergatik ez ipurtzuloa akuilatzeko objektu batean bihurtu?”. Bestalde, Send A Dildo To Vladimir Putin Facebook-eko talde bat sortu dute non jendea jostailu sexual bat bidali dezan animatzen baitute.