Ramadan hilabetearen hasiera (2016-06-06) Allah Errukitsu eta Bihozberaren izenean.
Aiaraldeko auzokideok:
Idazki honen bidez, astelehenean, Islamiar Egutegiaren arabera, 1437ko Ramadan hilabetearen lehena izan dela jakinarazi gura deutsuegu, Barkamenaren eta Bihozberatasunaren hilabetea, hain zuzen bere.
Bestetik, garagarrilaren 5ean edo 6an (ilargiaren araberako Islamiar Egutegian zehaztu bezala) Ramadan hilabetearen amaiera ospatzeko eguna (Aid Al Fitr izeneko jaia) izango da.
Egun horretan, Aiaraldeko kiroldegi bat erabiliko dugu goizeko otoitz berezia egiteko.
Honi buruz zer edo zer jakin gura badozue, gure meskitetan (Amurrion eta Laudion) ondo etorriak izango zarie.
Eskerrik asko zure arretagatik.
Adeitasunez.
Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar