Danborradaren entseguak datorren asteartean, apirilak 2an hasiko dira. Horiek astearte eta ostegunero izango dira Aldai Plazan, 18: 30ean, eta danborradan parte hartuko duten herritar, elkarte eta kolektibo guztiak daude gonbidatuta.
Apirilaren 25ean, osteguna, izango da entsegu orokorra.
Entseguak: apirilak 2, 4, 9, 11, 16, 18 eta 23.
- Egunak: astearte eta ostegunetan
- Ordua: 18:30ean
- Lekua: Aldai plazan.
- Apirilaren 25ean, osteguna, entsegu orokorra egingo da 19:30etan.
Apirilaren 27an, larunbata, San Prudentzio bezperan, ohiko Danborradak Laudioko kaleak zapuztuko ditu, 22: 00etan Aldai plazatik abiatuta, 0:00etan Herriko Plazara iritsi eta bertan San Prudentzioren omenezko Erretreta jotzeko ikurrina altxatuz.
Laudioar guztiak San Prudentzio ospakizunetan parte hartzera animatzen ditugu.