Estres hitzarekin ohituak gaude guztiok, gutako edonork susma dezake kontzeptuak zeri egiten dion erreferentzia. Baina, ba al dakigu zer den estres linguistikoa? Bada, norekin, non, noiz, zein hizkuntza erabaki beharra dugu.
Hau honela, hurrengo galdera planteatzeko unea iritsi da, hots, nola eragiten dio estres linguistikoak euskarari? Erantzuna, tamalez, argia da: eragin kaltegarria du. Izan ere, erdararik ez dakien euskaldunik ez baitago. Hau dela eta, erabateko segurtasunik ez dagoenean, gaztelania aukeratuko dugu gehienetan, geurea dugun hizkuntzaren aurka eginez.
Honi aurre egiteko dagoen modu bakarra hauxe da: estres linguistikoa pairatzea, aukeraketa egin behar dugun bakoitzean euskara hautatuz. Era honetan, apurka-apurka bada ere, gizarte euskaldun bat lortuko dugu eta datozen belaunaldiek ez dute zertan delako gaixotasun hau sufritu behar izango, euskara desagertzeko arriskuan egoteari utziko baitio, hizkuntz indartsuago bilakatuz.
Beraz, badakizue… gaixo gaitezen denok geure hizkuntza senda dadin!