Super 8

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2011ko urr. 13a, 07:00

Pelikula bat ikusteko arrazoiak norberak ebatzi behar ditu, noski. Hala eta guztiz ere, eta kasu honetan, adinean aurreratu samar gaudenontzako behintzat, arrazoi sentimentalak nagusitzen diralekoan nago. Lan hau 80ko hamarkadan zertzen ziren mentura-filmei omenalditxo bat egiteko pentsatuta ei dago. Hau honela, nire aldetik behinik behin, pare bat gauza aipatu behar dira: bat, omenaldi ederra dela, eta bi, eskertzeko modukoa ere badela.

Pelikula bat ikusteko arrazoiak norberak ebatzi behar ditu, noski. Hala eta guztiz ere, eta kasu honetan, adinean aurreratu samar gaudenontzako behintzat, arrazoi sentimentalak nagusitzen diralekoan nago. Lan hau 80ko hamarkadan zertzen ziren mentura-filmei omenalditxo bat egiteko pentsatuta ei dago. Hau honela, nire aldetik behinik behin, pare bat gauza aipatu behar dira: bat, omenaldi ederra dela, eta bi, eskertzeko modukoa ere badela. Inongo zalantzarik gabe, uda honetako zintaren aurrean gaude. Alde batetik, zeresan handia eman duelako eta, bestetik, zein lan mota den eta udan zelako maila egoten den kontuan izanda, kalitate handiko filmea dela esan daitekeelako, beldurrik gabe gainera.

 

Kontatzen digutena zera da: 1979an Ohioko herri txiki batean jazotako zenbait gertakizun harrigarri. Joe Lamb (Joel Courtney) duela gutxi ama galdu duen gaztea dugu, polizia den aitarekin bizi dena (Kyle Chandler). Uda partean, lagunekin, Alice Dainard (Elle Fanning) izeneko neska batekin batez ere, Super 8 izeneko formatuan zonbien inguruko pelikula bat errodatzen ari den bitartean, istripu izugarri bat ikusiko du. Hortik aurrera, herrian nekez azal daitezkeen kontuak gertatzen hasiko dira.

 

Zine aretotik irteten zarenean, burura datorkizun lehenengo izena Steven Speilberg da. Izan ere, zinta amaitu berritan erabat ezinezkoa egiten da ez gogoratzea era honetako lan handiak: “Encuentros En La Tercera Fase” (1977), “E.T., El Extraterrestre” (1982) edota “Los Goonies” (1985), non ekoizle lanetan aritzen zen. Hala eta guztiz ere, ez da bera lan honen erantzule nagusiena, ez horixe! Pelikula honen zuzendaria, ordea, J.J. Abrams dugu. Zinemagile amerikarra ezagunagoa da telebistarako zertu dituen lanak direla eta: “Alias” (2001) edo “Perdidos” (2004) proiektu sano ezagunak dira, inolako zalantzarik gabe. Dena den, ez da hauxe pantaila handirako burutu duen lan bakarra. Hortxe dugu, esate baterako, “Star TreK” (2009) saga sonatuarekin egin zuen berrasiera.

 

Ezin esan zinta honetan aritzen diren aktoreen lana izugarria denik. Ez txarto ulertu, den-denak egoki aritzen dira, baina ez dago, nire uste apalean behintzat, nor nabarmendu. Baten bat berezitearren, Elle Fanning gaztearen jarduna goraipatuko nuke. Hala eta guztiz ere, era honetako filmetan benetan garrantzia duena istorioa bera da, eta kontakizun indartsu baten aurrean gaude, inongo ezbairik gabe.

 

Gorago aipatu dudan eran, Spielbergen unibertsoa pantaila erraldoiaz jabetzen da. Beraz, 80ko hamarkadan burutu zituen lanak atsegin badituzu, hauxe duzu derrigorrean ikusi beharreko lana.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide