Les Petits Mouchoirs

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2011ko eka. 23a, 07:00

Asko dira biziki gustatzen zaizkidan pelikula motak: zine beltza miresten dut, epaiketak barnebiltzen dituzten zintak sano interesgarriak dira, boxeoaren munduari buruzkoak hunkigarriak izaten dira... Hala ere, badago azpigenero bat, hitz hori erabiltzea badut, zinez maite dudana: lagun-talde bat elkartzen denean sortzen diren istorio txikiak darabiltzana, alegia.

Asko dira biziki gustatzen zaizkidan pelikula motak: zine beltza miresten dut, epaiketak barnebiltzen dituzten zintak sano interesgarriak dira, boxeoaren munduari buruzkoak hunkigarriak izaten dira... Hala ere, badago azpigenero bat, hitz hori erabiltzea badut, zinez maite dudana: lagun-talde bat elkartzen denean sortzen diren istorio txikiak darabiltzana, alegia. Eskuarki istorio hauek, edo antzekoak diren beste batzuk, denok bizi izan ditugu eta, hau dela bide, zeharo sinesgarriak egiten zaizkigu. Hauxe da, hain justu, era honetako lanak horren gustuko izateko dudan arrazoi nagusia.

 

Urtero bezala, lagun-talde bat euretako bikote baten etxean lotuko da oporrak elkarrekin igarotzeko asmoarekin. Aurten, ordea, desberdintasun garrantzitsu bat dago. Izan ere, koadrilako batek istripu larri bat pairatuko du eta ez da beraiekin egongo. Falta den adiskidearen gomutaren inguruan norberaren arazoak azaleratuko dira, istorio desberdinen amaraun trinkoa osatuz.

 

Guillaume Canet dugu lan atsegin honen zuzendaria, bai eta gidoilaria ere. Hauxe frantziarraren hirugarren pelikula da. Oraingo honetan, zinta koral batekin datorkigu, bere aurreko lanean zuzendari onenari dagokion Cesar saria lortu zuen zinemagile galiarra. Pelikula honek badu, nire uste apalean, akats bat: luzeegia dela, alegia. Baina, kontutxo hau alde batera utzita, horrenbeste aktore bide onetik eramanda, kalitate handiko zuzendaria dela argi utzi egin du Canet jaunak . Bestalde, ez da harritzekoa aktoreengandik horren lan txukunak lortu izana, ez bera ere aktorea dela kontuan izanez gero, bederen.

 

Esan berri dugun eran, aktoreen karakterizazioak azpimarratzeko modukoak dira. Antzezle frantziarrak ditugu pelikula honetan aritzen direnak eta, hortaz, guretzat ez dira oso ezagunak. Marion Cotillard, zenbait zinta amerikarretan aritu izan den emakumezko aktorea dugu aktore-multzo honetako izenik nabariena, inolako zalantzarik gabe. Gainontzeko profesionalak, baina, ederto aritzen dira euren rolak betetzeko garaian, pelikulari behar dituen tonu eta irmotasuna emanez.

 

Amaitzeko, lan hau joan den urtean Frantzian zintarik ikusiena izan zela esan beharra dago. Denok dakigu arrakasta komertzialak eta kalitateak ez dutela zertan ados egon beharrik; baina ezin ukatu, bestalde, egungo karteldegian merezi duten pelikula apurren artean, bat “Les Petits Mouchoirs” (2010) hau dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide