The Visitor

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2011ko eka. 9a, 07:00

Ez da lehenengo aldia, ezta hurrik eman ere!, zinta honek darabilen gaia pantaila erraldoira ekartzen dena. Are gehiago, azken aldia ere ez da izango. Izan ere, etorkinen egoera aldrebestua mintzagai izan baita pelikula askotan.

Ez da lehenengo aldia, ezta hurrik eman ere!, zinta honek darabilen gaia pantaila erraldoira ekartzen dena. Are gehiago, azken aldia ere ez da izango. Izan ere, etorkinen egoera aldrebestua mintzagai izan baita pelikula askotan. Txoko honetara lan hau ekartzeko arrazoia, ordea, erabat bestelakoa den beste bat da: aipaturiko gaia aitzakia hartuta, denborazkanpoko garrantzi handiko zenbait hizpide gureganatzen trebezia handia erakusten duen zeluloide puska baten aurrean gaudela, alegia. Azken batean, geure begien aurrean desfilatzen duten solasgaiak betikoak baitira: amodioa, justizia eza, gizakion arteko harreman nahasiak...

 

Walter Vale (Richard Jenkins) pertsona bakarti, triste, ilun, betizu... laburbilduz, ezagutu nahi izango ez zenukeen gizasemea da. Bere bizitza goibelean suertatuko zaion ezusteko bat dela eta, pixkanaka bada ere, bizimodu aldaketa harrigarria esperimentatuko du. Inolaz ere espero ezin izango lituzkeen bizipenak izango ditu, pertsona moduan hazkunde izugarria ekarriko diotenak.

 

Thomas McCarthy da pelikula eder honen erantzule nagusia. New Jerseyn jaiotako artista amerikar hau nahiko bitxia da. Izan ere, ez da soilik zine-zizendari bat, aktore eta gidoilaria ere badugu MacCarthy jauna. Zuzendari moduan, lan hau kenduta, beste bi zinta ditu borobilduta: “The Station Agent” (2003) eta “Win Win” (2011). Pelikula hauez gain, telebistarako “Game Of Thrones” izeneko telesaila ere zuzenduta du. Baina, New Jerseyko zinemagilea ez da honekin konformatzen eta, era dotorean gainera, idazteari ere ekiten dio. Bera da, esate baterako, pelikula zuzendu zuten Pete Docter eta Bob Petersonekin batera “Up” (2009) lan zoragarriaren istorioa idatzi zuena. Aurreko guztia gutxi balitz bezala, zenbait pelikulatan ere aktore lanetan aritu izan da, hala nola, “Good Night and Good Luck” (2005), Flags Of Our Fathers (2006), Michael Clayton” (2007) edo “The Lovely Bones” (2009), bakan batzuk aipatzearren.

 

Era honetako ekoizpen batean, non mezu zehatz bat igortzea garrantzitsuena den, sinesgarritasuna funtsezkoa da zeharo. Egiantz hori, hein handi batean bederen, aktoreen lanaren bitartez eskuratzen da. Alor honetan, azpimarratzekoa da guztiz Richard Jenkins estatubatuarraren karakterizazioa, txapela kentzeko modukoa zinez. Ezin da ahaztu, bestalde, bere lankideen lan bikaina. Hala Hiam Abbass palestinarrak, nola Haaz Sleiman Libanoko jatorria duen aktore amerikarrak antzezpen txalogarriak burutzen dituzte.

 

Bukatze aldera zera azpimarratu nahiko nuke, zinta honek badu, nire iritzitan behintzat, edozein pelikulak izan beharko lukeen bertutea: ikuslegoarekiko begiruneaz ari naiz. Zuzendariak erabateko konfiantza du bere publiko potentzialaren adimenean, biziki eskertzeko modukoa dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide