In Ten Electric Mist/ Ekaitzaren erdian

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2011ko api. 14a, 00:07

Ez da hau garai ona kalitatezko pelikulak ikusteko, ez horixe! Karteldegiaren sasoia eskastsua da erabat.

Ez da hau garai ona kalitatezko pelikulak ikusteko, ez horixe! Karteldegiaren sasoia eskastsua da erabat. Izan ere, Oscar sariak lortzearren nor baino nor ari izan diren zintak ikusita ditugu edo, dagoeneko, ez daude ikusgai. Hau dela eta, “In The Electric Mist” (2009), Bertrand Tavernier Lyongo zuzendariaren azken lan hau, aukeraketa egokia izan daiteke zine-aretoetara hurbiltzen den ikusle galduarentzako.

 

Dave Robicheaux (Tommy Lee Jones) serie-hiltzaile baten atzetik dabilen detektibea dugu. Azken biktimaren erailketa basatiaren ostean, Robicheaux gertaera miatzera hurbilduko da. Modu honetan, zonaldean errodatzen ari den aktore ospetsu batekin egingo du topo, zeinak gizonezko beltz baten gorpua zingira baten ur azalean ikusi duela aitortuko dion. Aurkikuntza honek aurreko kasu baten gomuta mingarriak ekarriko dizkio detektibeari. Ez hori bakarrik, baizik eta kasu biak lotuta egon daitezkeela pentsatzen ere hasiko dela.

 

Hau ez da Bertrand Tavernier-en zintarik onena, inondik inora. Baina, egun ikusgai dauden filmeekin erkatzen badugu, zaila egiten zait aurkitzea hau baino hobea den beste bat. Hau dela bide, beti ere nire uste apalean jakina, erabaki egokia da sarreraren dirua zinemagile frantziarraren pelikulan inbertitzea. Estatu Batuetan burutzen duen estraineko lana da eta, gerta daiteke, hainbaten iritzitan etsigarri izatea. Ulergarria da, ibilbide profesional luze bezian emankorra duen zuzendari honen kasuan gehiago espero izatea eta, noski, ikuspegi honetatik abiatuta desengainua endelegatzen da. Hau ez da “Alrededor de medianoche” (1986) edo “Hoy empieza todo” (1999), baina pelikula duina eta interesgarria da, inondik ere!

 

Badago, ordea, pelikula honetan zerbait bikaina dena, (beste arrazoi bat sarrera erosteko, alegia) eta hauxe duzue: aktoreen lana. Nik uste bereziki azpimarratu behar direla Tommy Lee Jones eta John Goodmanek borobiltzen dituzten karakterizazioak, bata eta bestea ederto aritzen dira, txapela kentzeko moduko profesionalak direla argi baino argiago utziz.

 

Bukatzeko, zera aitortu nahi dizuet: aurreko puntuak hausnarketa txiki bat egitera eraman nau. Zergatik John Goodman bezalako aktore sendo batek ez du gehiagotan lan egiten? Kasu honetan galtzaile bakarrak geu. Gogoratu, bestela, zer nolako lan borobilak zertu dituen Coen anaiekin, esate baterako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide