My Fair Lady

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2011ko mar. 17a, 07:00

Aspaldian zera agindu nuen: klasikoei eskeintzen diedan txoko honetan pelikula musikalei lekutxo bat egingo niela. Bada, zorra kentzeko unea behingoz iritsi da.

Aspaldian zera agindu nuen: klasikoei eskeintzen diedan txoko honetan pelikula musikalei lekutxo bat egingo niela. Bada, zorra kentzeko unea behingoz iritsi da. Hau dela eta, aste honetan “My Fair Lady” (1964) George Cukorren lan zoragarria gomendatzea deliberatu dut.

 

Pelikula honen erreferente nagusia G. B. Shawren “Pigmalion” izeneko antzezlana barik, lan berean funtsatu zen Broadway-n hainbat urtetan arrakasta sonatua eskuratu zuen musikal izenkidea da. Gau euritsu bezain desatsegin batean, Henry Higgins-ek, Rex Harrisonek maisuki gorpuzten duen hizkuntzalari esnob eta xelebreak, Eliza Doolittle, Audrey Hepburnen itxura duen bioleta-saltzaile zarpaila, ezagutuko du. Neskak duen hitz egiteko era baldarra dela eta, bere lagun batekin, Pickering koronelarekin alegia, postura arriskutsu bat egingo du: zer eta sei hilabetetan ingelesa egokian mintzatzen irakasteaz gain, goi-mailako damatzat hartua ere izango dela.

 

Pelikula honen zuzendaria George Cuckor da. New Yorken jaiotako zinemagile hau emakumezko aktoreengandik karakterizazio bikainak eskuratzeagatik da sonatua. Pelikula askotxo barnebiltzen duen ibilbide profesionalean zehar, ospe eta aitorpen handiena lortu duen lana “My Fair Lady” (1964) hau dugu, inondik inora. Izan ere, zinta honetan buruturiko lanari esker zuzendari onenari zegokion Oscarra irabazi baitzuen.

 

Emakumeengandik antzezpen ederrak lortzen omen zituen Cukor jaunak, baina kasu honetan onarpen handiena erdietsi zuen antzezlea gizonezkoa izan zen. Zeren eta, zinta honetako izarrik distiratsuena Audrey Hepburn bada ere, interpretazio-Oscar saria Rex Harrisoni eman baitzioten.

 

Aipatua dugu jada pelikula honek zenbait sari eman zizkiola bere erantzulerik nagusienari. 1964ko Oscarretan zortzi koro eskuratu zituen, euren artean pelikula onenari zegokiona. Urte bereko BAFTA sarietan zein Urrezko Globotan lan onenari zegozkion sariak ere lortu zituen. Ez da, hortaz, edozelako pelikula gomendatzen nabilen zinta hau.

 

Badago, hala ere, filme honen inguruan nahiko sonatua izan zen polemika bat. Emakumezkoaren pertsonaia nagusiaren inguruko eztabaidaz ari naiz, hain zuzen ere. Aipatu izan dudan eran, lan hau gehienbat Broadway-ko musikalean oinarritzen da. Bada, musikal hartan Eliza Doolittleen rola gorpuztu zuena Audrey Hepburn barik, Julie Andrews izan zen. Ez zen oso ondo ulertu garai hartan aldaketa honen funtsa, are gutxiago Rex Harrisonen kasuan aktore aldaketa gertatu ez zenean. Polemika areagotzeko, Andrews eta Hepburnek leiatu zuten urte hartako emakumezko aktore onenari zegokion saria eta... “The Oscar goes to...Julie Andrews!” “Mary Poppins” (1964) pelikulan egin zuen lanagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide