Urtero bezala Begibistan jaialdiaren edizio berriak bisita egingo digu aurten ere, Amurrioko V. Zinema astea maiatzaren 25etik 28ra egingo baita.
Kepa Sojok zuzentzen duen jaialdi honetan, betiko moduan, bi atal bereiziko dira:
Alde batetik, OFIBISTAN izeneko atala dugu, atal ofiziala dena, non epaimahai batek zenbait lan sarituko dituen.
Bestetik, INFOBISTAN deituriko atala dago. Atal honetan, hainbat arrazoirengatik, epaimahaiak atal ofiizaletik at uzten dituen lanak sartzen dira. Kasu honetan ikusleen esku geratuko da sariak banatzeko ardura.
Jaialdi honetan aurkeztuko diren pelikulek hainbat baldintza bete beharko dituzte, hala nola: 35 mm-ko formatuan beharko dute egon, era berean 25 minutuko iraupena ezin izango dute gainditu eta, azkenik, 2010eko urtarrilaren 1a baino beranduago ekoitziak izan beharko dira.
Egile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izangoditu eta izena emateko epea datorren maiatzaren 21ean, arratsaldeko ordu bietan, amaituko da.
Honaino momentuz Amurrioko aurtengo Zinema asteaz dakiguna. Berri gehiago izan ahala helazariko dizkizuegu.