Le Concert- Kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2010ko abu. 5a, 09:36

Lan honek duen lehenengo sekuentziak arrasto handiak ematen dizkigu ikusi behar dugun pelikularen inguruan. Izan ere, zintaren tonua hasieratik zein izango den argi uzteaz gainera, aurrez aurre ditugun fotogrametan gertatzen den lez, filmean ezer ez dela izango ematen duena nabermentzen baitu.

Lan honek duen lehenengo sekuentziak arrasto handiak ematen dizkigu ikusi behar dugun pelikularen inguruan. Izan ere, zintaren tonua hasieratik zein izango den argi uzteaz gainera, aurrez aurre ditugun fotogrametan gertatzen den lez, filmean ezer ez dela izango ematen duena nabermentzen baitu. Aipaturiko plano-multzoa engainagarria bada ere, estilo kontua dela argitu behar da, eta ez zuzendariak geuri ziria sartzeko asmoa. Istorioa era honetan kontatuta, bestalde, Radu Mihaileanu zinemagile frantziarrak pelikularen crescendoa lortzen du, musikaren inguruko lan batean ezin egokiagoa dena, alegia.

 

Kontakizuna Brézhneven garaian kokaturik dago. Andreï Filipov Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko orkestra-zuzendaririk onena zen, Bolchoï izeneko sona handiko orkestra bere ardurapean zuela. Sistemak musiko judutarrak kanporatzea eskatuko dio. Berak, ordea, agindua ez betetzea erabakiko du, bere ibilbide profesionalaren amaiera ekarriko diona. Izan ere, orkestrarekiko lotura mantenduko du oringoz, baina garbiketa-lanak burutzeko, ez besterik. Zuzendari berriaren bulegoa garbitzen ari dela, arratsalde batean dena hankaz gora jarriko duen fax bat jasoko du.

 

Zinta honen zuzendaria, esanda dago, Radu Mihaileanu duzue. Jatorriz errumaniarra den arren, zinemagile frantziarra da. 1958an Bukaresten jaiotako zuzendari zein gidoilariak bost zinta ditu buruturik. Euren artean ondorengoak dira zinemagile judutarrak borobildu dituen lanik sarituenak: “Train Of Life” (1998), judutarrek pairatu zuten holokaustoaren ingurukoa, eta “Live And Become” (2005), non berriro ere istorio gogorra kontatu zuen. Ibilbide profesional bitxi samarra izan du, zeren eta filmeak zuzentzen hasi aurretik, antzerkiaren munduan ibilitakoa baita, bai aktore, bai zuzendari, bai eta idazle ere. Honek guztiak eskarmentu handia emateaz gainera, interpretazio-mundua barrutik ezagutzeko parada ere eskeini zion, gerora burutu dituen lanetan nabaria dena.

 

Lan interesgarri honen gidoia dituen aldedirik indartsuenetakoa dugu. Hainbat dira izenburuko kontzertuaren kariaz zinemagileak garatzen dituen azpiko gaiak, hala nola, pertsonen arteko harreman korapilatsuak, ametsak gauzatzeak duen garrantzia eta suposa dezakeen terapia, errepresioak uzten dituen aztarna latzak... Bestalde, nolakotasun bikainak ere baditu: xehetasunak era obsesiboan zaintzen ditu (batutaren lehen planoa non apurtuta dagoela ikusten den, hortaz, betiko batuta da), bukaerako muntaia zeinean kontzertua bera aprobetzatuz faltan genuen, eta halaber usnatzen genuen, informazioa maisuki luzatzen digun, azidotasun puntua (ikusten dugu komunista bat ondorengo esaldi hau esanez: “Ene Jainkoa, ezin dut sinetsi! Bazara?”)... Hitz batez, egundoko idazle baten gidoi sendoaren aurrean gaude.

 

Ezezagunak izanda ere, pelikula honetako aktoreen lana goraipatzekoa da erabat. Egia eta sinesgarritasuna igortzen dute momentu oro eta hauxe da, hain zuzen ere, aktore batek helarazi behar diguna. Euren karakterizazioak ikusita pentsa leike ez dutela ezertxo ere egiten, eurak direla besterik gabe. Hauxe dugu zehazki antzezle batentzako munduko gauzarik zailena, bere lana nabaria ez izatea alegia. Hau honela, futbol-partida epaile batena bezalakoa dela esan daiteke.

 

Amaitzeko, filmearen pasarte batean pertsonaia batek diona gogora ekartzea gustatuko litzaidake. Hauxe duzue: “Tratua egitea bizikletan ibiltzea bezalakoa da... Ez da inoiz ahazten!”. Kalitate oneko zineaz gozatzea ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide