Begibistan: 1. lehiaketa eguna

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2010ko mai. 28a, 00:50

Gaurkoan, maiatzaren 27an, Begibistan jaialdian 1. lehiaketa eguna izan dugu. Sail bietan, bai OFIBISTAN, bai INFOBISTAN, Euskal Herrian ekoiztutako hainbat laburmetraia ikusi ahal izan ditugu. Irekiera-ekitaldian ikusi genuen bideoak iradokitzen zuen moduan, atal bietan barietatea izan da nagusi generoei dagokienean.

Gaurkoan, maiatzaren 27an, Begibistan jaialdian 1. lehiaketa eguna izan dugu. Sail bietan, bai OFIBISTAN, bai INFOBISTAN, Euskal Herrian ekoiztutako hainbat laburmetraia ikusi ahal izan ditugu. Irekiera-ekitaldian ikusi genuen bideoak iradokitzen zuen moduan, atal bietan barietatea izan da nagusi generoei dagokienean.

 

OFIBISTAN sailari arratsaldeko 20:00etan eman zaio hasiera. Guztira 7 lan ikusi ditugu, euren artean 2 euskaraz. Dokumentalak, dokumental-faltsuak, drama, humorea... denetarik izan dugu gozagarri lehen lehiaketa egun honetan. Lan batzuen orijinaltasuna azpimarratzeko modukoa izan da, hala nola, “Él nunca lo haría” edo “Ahate pasa” bezalako proposamen bitxiak. Bestalde, oro har lanen kalitatea altua izan dela azpimarratu nahi nuke.

 

INFOBISTAN atalari gaueko 22:00etan ekin aurretik, zenbait filmen zuzedarien adierazpenak entzuteko parada izan dugu. Honela, Luken Hidalgok (“Mi turno”), Juan Bidegainek (“Etxeko bandan”) eta Txemi Llano (“Uno que toque”) amurriarrak euren lanen aurkezpena eta hainbat xehetasun eman ahal izan dituzte. Sail honetan 10 izan dira bistaratu ditugun lanak: 2 euskaraz, ingeleraz 1 eta gainerakoak gaztelaniaz. Lanen kalitatea eta jatortasuna nabarmentzekoak izan dira. Gogoratu beharrekoa da, sail honetako garaipen-zerrenda ikuslegoak ematen dituen botoen arabera osatuko dela. Honetarako, baina, film bakoitzari 1etik 5etarako puntuazioa esleitu behar zaiolarik.

 

Amurrioko Antzokian gozatzen ari garen IV. Zinema aste honek bide onetik darrai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide