Hasi da Begibistan zinema jaialdia: Irekiera-ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2010ko mai. 26a, 22:49

Gaur, maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:30ean Amurrioko antzokian Begibistan jaialdiari hasiera eman zaio.

 

Gaur, maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:30ean Amurrioko antzokian Begibistan jaialdiari hasiera eman zaio.

 

Ekitaldiaren atarikoan “Amurrianos en el mundo” izeneko dokumental-itxura duen humerezko bideoa ikusi ahal izan dugu. Horren sona handia lortu duten zenbait telesaioren parodia honetako protagonistak jaialdiaren aurkezpena burutu du.

 

Jarraian Kepa Sojok, emanaldiko zuzendariak, joandako guztioi ongietorria egin digu, Amurrioko alkatea den Pablo Isasiri hitza emanez, zeinak, besteak beste, aurtengo zinema astean 90 laburmetraia ikusteko parada izango dugula jakinarazi digun.

 

Ofibistan sail ofizialean parte hartuko duten zenbait lanen irudiez osaturiko bideo ikusi dugu ondoren. Gosegarri honi esker, aurtengo edizioan barietatea izango dela nagusi baieztatu ahal izan dugu.

 

Begibistan jaialdiak, bestalde, Euskadiko Filmotekarekin elkarlanean aritzeko asmoa berretsi du. Gogo honen emaitza izan da “Gente de mar” izeneko laburmetraia ikusi ahal izatea. Carlos de los Llanosek 1957an zuzendu zuen film honek arrantzaleen bizimoduaren berri ematen digu, hala itsasoan, nola lehorrean. Interesgarria bene-benetan!

 

Irekiera-gala hau soinu-banden inguruko kontzertu batekin amaitu da. Kontzertuaren hastapenean haur-abesbatza batek, instrumentu-talde desberdin zein filmen irudiez lagunduta, zenbait umeentzako pelikulen soinu bandak interpretatu ditu, hala nola, El Libro de la Selva, Mary Poppins... Segidan, helduentzako pelikulen txanda iritsi da. Lanen irudiak ikusi ditugun bitartean, Farinelli “Il Castrato”, Pat Garret y Billy “The Kid”, El Cartero y Pablo Neruda, Kutsidazu Bidea, Ixabel eta El Padrino pelikulen musika zoragarrirekin gozatu ederra hartu dugu! Hortaz, egile oso desberdinek sortutako musika taularatu dute, besteak beste, Haendel, Nino Rota, Robert Sherman edo Bob Dylan.

 

Ederto hasi egin da, beraz, aurtengo Amurrioko zinema astea! Bide beretik segitzea espero dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide