Patinatzea gustukoa izateaz gain, maiatzaren 29an Laudion edo inguruetan ibili behar baduzu, hitzordu saihestezina da hau zuretako. Izan ere, Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldeak bere lehenengo patin-eguna antolatuta dauka aipatutako datarako.
Goizeko 11etan Aldaiko plazatik abiatuta, umeentzako 4,3koa izango den bitartean, helduentzako 12 kilometroko ibilbideari hasiera emango zaio. Parte hartu nahi izatekotan, bai aldez aurretik elkartearen kontu-korronte zenbakian sartuta, bai irteera puntuan bertan 10:15etatik 10:45etara izen-emateari dagokion diru-kopurua aurreratu beharko da. Ordaindu beharrekoa, berriz, honako hau izango da: euro 1 umeen kasuan eta 2 euro heldua bazara.
Bestalde, umeen ruta Zizki-Mizkin amaituko da, non haurtzaindegi-zerbitzua egongo den, musutruk gainera!. Arratsaldeko hirurak arte, neska-mutilak hainbat monitorekin egongo dira, eurekin patinatzeaz gainera, haur-parkeak eskeintzen dituen zerbitzuez ere gozatu ahal izango direlarik.
Amaitzeko, 12:30etatik aurrera Laudiers eta Gasteizko Gaubela elkarteen eskutik zenbait patinaje-erakustaldi izango ditugu ikusgai Aldaiko plazan. Erakustaldi hauen ostean, Laudioko Pio XII kalean makina bat sari zozketatuko da. Patin-poteo batekin, baina, lehenengo patin-egun honi bukaera ezin hobea emango zaio.