Laburbira- Film laburren VII. Zirkuitua

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2010ko api. 29a, 13:53

Lehenengo ostegunean, hilak 22, Basalarrina

Lehenengo ostegunean, hilak 22, Basalarrina elkarteak Laudion duen egoitzan “Laburbira- Film laburren VII. zirkuitua”-z gozatzeko aukera izan genuen. Ekitaldiak, funtsean, hainbat laburmetraien proiekzioa eta gonbidatu batzuen adierazpenak bildu zituen.

 

Laburmetraiak 9 izan ziren eta, soinu-arazoak tartean, nola denetarik egon zen, oro har zapore nahiko goxoa utzi ziguten. Ikusteko parada izan genituen lanak honako hauek izan ziren:

-Ahate pasa (Koldo Almandoz) 12 minutuko lan bitxia eta, nire uste apalean behintzat, interesgarria. Dokumental itxura du.

-Zorion hutsa (Estibaliz Ariz, Itziar Faido, Janire Fernández, Vanessa Martín, Gorka Montiel eta Malen Ulaiza) 13 minutuko filmea, egitura bitxia eta aktore ezagunak biltzen dituena. Drama hutsa da.

-Nora Zoaz (Iñigo Sanz) 4 minutuko Josu Bergararen kantu izenkide baten bideoklipa.

-Clark & Boris (José Luis Barredo eta Iñigo García) 11 minutu eta erdiko ondo ulertutako adar jotze bat. Superman pertsonaiaren beste ikuspuntu bat eskeintzen diguna.

-Odisea etxaldean (Urko Mauduit Eta Ioseba Salaberri) Animazio-pelikula, 4 minutu irauten duena, eta “2001, espazio-odisea” Kubricken lanaren omenaldi gisa uler daitekeena.

-Kameratoian saria lorturiko lan biak: Nireak dira! (Aimar Ruiz, Naiara Gonzalez, Naiara Ortega, Erika Elizari, Zain Gonzalez, Mikel Dominguez, Iñaki Larrañaga eta Liher Puente) lehen saria eskuratu zuen umorea darabilen 2 minutuko lana, batetik, eta, bestetik, Neguko hitzak (Maddi Barber, Libe Larrarte, Andrea Galbete eta Garazi Abrisketa) bigarren saria erdietsi zuen 3 minutu eta 20 segunduko lan ilunagoa.

-Esaiok (Arkaitz Bazterra) 7 minutuko lana guztion bihotzera iritsi zena, gehienok geure burua islaturik ikusi genuelako.

-Amona putz (Telmo Esnal) Barrez lehertzeko moduko 9 minutu paregabeak, egia esateko.

 

Bada, laburmetraia hauek guztiak ikusi ondoren, Maddi Barber eta Garazi Abrisketaren adierazpen interesgarriekin gozatzen segitzeko abagunea izan genuen. Kameratoian bigarren saria eskuratutakoak dira biak Neguko hitzak euren lanari esker eta izan zuten esperientziaren berri eman ziguten. Kameratoia zer kontxo den jakin nahi baduzue, bertan duzuen audio-esteka klikatu besterik ez duzue egin behar.

 

Gure herrian ez dira asko era honetako ekitaldiak eta, beraz, dauden apurrak zaintzeko modukoak direla uste dut. Hori dela eta, geure txoko honetan lekutxoa egitea ideia ona iruditu zait, ez al duzue uste?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide