Con La Muerte En Los Talones (North By Northwest)

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2010ko api. 3a, 13:27

Lehenik eta behin, errusiar mendi baten aurrean gaudela esan beharra dago. Behin ekintza hasten dela ikusleak eta, zertan esanik ez, protagonistak ez dute atsedenik izango pelikula amaitu arte. Gertatzen den guztia, ordea, gaizki-ulertu batengatik suertatzen da, une eta leku okerrean egoteagatik, hain zuzen ere. Bizitzan hainbat gauza jazotzen diren legez.

Lehenik eta behin, errusiar mendi baten aurrean gaudela esan beharra dago. Behin ekintza hasten dela ikusleak eta, zertan esanik ez, protagonistak ez dute atsedenik izango pelikula amaitu arte. Gertatzen den guztia, ordea, gaizki-ulertu batengatik suertatzen da, une eta leku okerrean egoteagatik, hain zuzen ere. Bizitzan hainbat gauza jazotzen diren legez.

Inongo zalantzarik gabe nahiko arraroa irudituko zaizue 1959ko pelikula bat gure txokotxo honetan gomendatzen dudala ikustea. Nire asmoa, baina, bost gomendiorik behin klasiko bat ekartzea da eta... zein hobea hasteko Mr. Hitchcock baino?

Aukeratu dudan film hau Hitchcocken urrezko garaiari dagokio (bere kasuan urrezko garaiaz hitz egiterik badago, jakina!). Izan ere, Vértigo (1958) eta Psicosis (1960) bezalako zeluloide pusken artean kokaturik baitago. A zer-nolako hirukotea!!!

Ez dago ukatzerik pelikula honek alderdi on asko dituela. Euren artean, onenetakoa gidoia dugu. Pertsonaien arteko elkarrizketa adimentsuak nonahi topatuko ditugu, humore-puntu burutsuak behin eta berriro azaltzen dira, suspentsea pelikula osoan zehar mantentzen da (honetarako teknika desberdinak maisuki erabiliz, hala nola, informazio-jauzia, arrisku handiko egoerak, halabeharra, oker-ulertzeak, maiz erabiltzen dituen sonatuetako MacGuffin horietako bat...), argumentua biraketez josita dago... Hauxe dugu talentu jaia, bai jauna!

Pelikula klasiko eta Hitchcocken klasiko bat dugu hau. Hitchcock batek barnebildu behar dituen elementu denak topatu ditugu bertan: MacGuffin-a, hau da , ekintza eragiten duen suspentse-elementua, benetan inongo garrantzirik ez duena; izotzezko errubia (kasu honetan Eva Marie Saint); sarri erabiltzen zituen kameo horietako bat (denbora pasa ahala, eta ikuslegoaren arreta ez galtzearren, pelikulen hasieran kokatzen joan zena, oraingo honetan pelikularen lehenengo minutuetan autobusa galtzen agertuko da)...

Bestalde, “harribitxi” honetan sekuentzia antologiko batzuk topatuko ditugu. Ezin aipatu gabe utzi hasierako erahilketa zapuztuarena, fumigatzen diharduen hegazkin txikiarena, enkantearena edota Rushmore mendiarena, besteak beste. Nire uste apalean, edozein zuzendarik hilko luke bere pelikularen batean era honetako sekuntzia bat sartzeagatik. Kasu honetan lau sekuentziaz ari gara, hortaz... atera kontuak!

Amaitzeko, pelikula honen aktore-multzoan gertatzen den bitxikeria bat komentatu nahiko nuke. Filmaren protagonista Cary Grant dugu eta bere amaren paperean Jessie Royce Landis aritzen da, bada, aktore bien arteko benetako adin-tartea urtebete ingurukoa baino ez da, inongo momentutan susmatzen ez dena. Zinearen magiaz hitz egiten denean, era honetako gauzei egingo zaie erreferentzia?

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide