Celda 211

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2010ko mar. 14a, 16:29

 

Espetxeetako funtzionario gisa lanean hasi behar duen aurreko egunean, gartzela bisitatzera hurbiltzen da Juán. Irudi ona eman nahi du. Patuak, baina, ezuste bat dio gordeta matxinada itxurapean. Hauxe dugu pelikula interesgarri honen abiapuntua, ikusteko grina sortzen duena. Zuon senari kasu eginez gero, eta filma ikustea erabakitzen baduzue, ez zaizue damutuko, inondik inora!

 

Espetxeetako funtzionario gisa lanean hasi behar duen aurreko egunean, gartzela bisitatzera hurbiltzen da Juán. Irudi ona eman nahi du. Patuak, baina, ezuste bat dio gordeta matxinada itxurapean. Hauxe dugu pelikula interesgarri honen abiapuntua, ikusteko grina sortzen duena. Zuon senari kasu eginez gero, eta filma ikustea erabakitzen baduzue, ez zaizue damutuko, inondik inora!

 

Hasierako sekuntziak pelikularen tonua zein izango den argi uzten du: gogorra bezian desatsegina, krudela bezain gozogabea. Aipatutako sekuentziak puntu didaktiko bat erakusten du, filmearen hainbat pasartetan berresten dena. Zinearen munduan, klasikoetan batik bat, pertsonaiak euren eskuez gauzak egiten erakustea oso ohikoa zen. Bada, zuzendariak erakusten diguna batere gozagarria ez den arren, erabiltzen dituen planifikazio eta eszeneratzeko modua erabat klasikoak dira, nire uste apalean txalotzekoa dena.

 

Genero-pelikula baten aurrean gaude, kasu honetan kartzela-drama dugu. Genero honetako filmak ez dira batere ohikoak Espainian burutzen diren lanen artean, ezta hurrik eman ere! Pentsa liteke beraz, ohitura falta dela eta, zuzendaria den Daniel Monzónek ez zuela lana borobilduko. Eta halaxe da, ezin esan pelikula borobil baten aurrean gaudenik, baina arrazioak bestelakoak dira. Izan ere, generoak barnebiltzen dituen elementu guztiak maisuki menperatzen ditu. Oso trebea da tentsioa mantentzen, honetarako beharrezkoak diren teknika guztiak dotore erabiliz, hala nola, informazio-jauzia pertsonaia eta ikuslegoaren artean, soinu-bandaren erabilpen adimentsua...

 

Esan berri dugu film hau borobila ez dela. Borobiltasun-falta honen arrazoietako bat muntaia da. Pelikula ez da lineala, hainbat flash-back tartekatzen ditu Monzónek. Nik uste, muntaia honen arrazoi nagusia ikusleari arnasteko aukera ematea dela, pelikularen gogortasuna orekatze aldera. Berez ez dut uste ideia txarra denik, baina flash-back horietan guztietan protagonistaren bikote-harremanak agertzea beharrezkoa ez dela pentsatzen dut, informazio nahikoa eskenia digu zuzendariak dagoeneko pertsonaiaren inguruan. Iritzi pertsonala da, jakina. Are gehiago, “Goya” sarietan, besteak beste gidoi onenaren saria eskuratutako pelikula dugunean!

 

Bestalde, neuk beste ahulezia bat azpimarratu nahiko nuke: protagonistaren metamorfosi bizkor eta, nire uste apalean behintzat, sinesgaitza. Izan ere, filmaren hasieran pertsona baldar baten moduan agertzen zaigu: funtzionario guztien artean azken tximinoa, hain zuzen ere. Presoek topatzen dutenean, berriz, guztiei ziria sartzeko moduko gizaseme argi bilakatzen da segundu bakar batzuetan. Hau honela egin ezean pelikularik ez dagoela begibistakoa da. Zuzendariak hartzen duen lizentzia bat besterik ez da. Hala eta guztiz ere, nik uste sinesgarritasun apur bat kentzen diola, gainerakoan, guztiz gomendagarria den pelikula honi.

 

Bukatzeko datu bitxi baten aipamena egitea gustatuko litzaidake. Zuzendaria zine-kritikaria izan da. Beraz, oso ohikoa ez den jauzia emana du. Betidanik esan ohi da kritikarien inguruan zuzendari zapuztuak direla, Monzónen kasua, argi dagoenez, ez dena. Ezin zuzendari zapuztua izan bere azken pelikula aurtengo “Goya” sarietako irabazle argia izan denean... ez duzue uste?

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide