El Bar

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2017ko api. 23a, 09:59

Jatorrizko izenburua: El Bar Zuzendaria: Álex de la Iglesia Gidoilaria: Álex de la Iglesia, Jorge Guerricaechevarria Aktoreak: Blanca Suárez, Mario Casas, Secun de la Rosa ... Herrialdea: Espainia Iraupena: 102 minutu Ekoizpen-urtea: 2017

         Aste honetan Álex de la Iglesiaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, “El Bar” (2017) izenekoa. Zinta honen inguruan esan daitekeen laudoriorik handiena zera da: sortzailearen produktu peto-petoa dela, alegia. Izan ere, Bilbon munduratu zenzinemagilearen lan gehienetan gertatzen den bezala, honetan ere abiapuntu interesgarri bat duen istorio bat topatuko dugu, ederto baino hobeto filmaturik dagoena gainera; indar handiko irudiak nonahi aurkituko ditugu metrajean zehar, zuzendariak propio duen neurrigabekeria ahaztu gabe, noski. Hitz batez, Álexen pelikula bat.

         Goizeko bederatzietan euren artean zerikusirik ez duten morroi talde bat ari da gosaltzen Madrilgo taberna batean. Tupustean, haietako bat ostatutik irtengo da, buruan tiro bat jasotzeko.  

         Ohi den moduan, zuzentzeaz gain, Jorge Guerricaechevarriarekin batera, gidoia idazteaz ere arduratu egin da de la Iglesia jauna. Askotxo dira dagoeneko zuzendari bilbotarrak burutu dituen lanak. Nire uste apalean, oraindik ere “El Día De La Bestia” (1995) da Álexen pelikularik borobilena, baina azken honekin, “La Comunidad” (2000) izeneko lanarekin gertatu zitzaidan bezalaxe, gozatu ederra hartu egin dut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide