Grupo 7

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2017ko aza. 5a, 12:49

Jatorrizko izenburua: Grupo 7 Zuzendaria: Alberto Rodríguez Gidoilaria: Rafael Cobos Aktoreak: Antonio de la Torre, Mario Casas, Joaquín Núñez... Herrialdea: Espainia Iraupena: 95 minutu Ekoizpen-urtea: 2012

        Aste honetan gomendatu nahi dizuedan pelikula ezin izango duzue zine-aretoetan ikusi. Izan ere, Alberto Rodríguezen “Grupo 7” (2012) izeneko lana estreinatu egin zenetik urte batzuk pasa dira jada. Hala eta guztiz ere, zinta hau ederto baino hobeto zahartu egin da. Filme gogorra bezain gordina dugu Sevillako zinemagilearena, izugarrizko indarra duten irudiez josia, non pantaila erraldoian iradokitzen denak ikusten denak baino areago mintzen zaituen.

        Sevilla hirian 1992an burutu zen mundu mailako erakusketarako prestaketa lanetan girotuta dagoen thriller honetan poliziaren ustelkeria era esplizituan erakusten da. Bi Goya sari irabazita dituen pelikula honek ikuslearen begien aurrean jartzen ditu batere atseginak ez diren leku zein egoerak, dotorezia osoz gainera. Kontraesan hau dugu, bestalde, zinta honen indarguneetako bat, nire ustetan behintzat.

         Aipatu bezala, Alberto Rodríguez da filme honen zuzendaria. Sevillan jaio zen zinemagile honek baditu beste zenbait zinta guztiz estimagarriak direnak, hala nola, “La Isla Mínima” (2014) edo “El Hombre De Las Mil Caras” (2016).

         Ohi duen bezala, lan honetan ere aktore-multzo bikaina  bildu egin zuen. Nik uste, bai Antonio de la Torrek, bai Mario Casasekkarekterizazio bikainak burutzen dituztela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide