Aste honetan, “El Autor” (2017) izeneko pelikula nahi dizuet gomendatu. Manuel Martín Cuenca El Ejidon munduratu zen zinemagilearen azken lan honek zenbait berezitasun baditu. Izan ere, asko izan dira zinearen historian literatura oinarri hartu izan duten filmeak. Hala ere, kasu gehienetan literaturak eman duen azken produktua izan da zinta horien etorria eta ez, lan honetan gertatzen den bezala, sormen-prozesua bera.
Emaztea uztea erabakitzen duen unean, Álavarok behingoz ganorazko eleberri bat idaztea erabakitzen du, ez bere emazteak idazten dituen “best-seller” horietako bat, ez horixe! Dena den, behar den talentua ez duela egiaztatzen duenean, bere irakaslearen laguntzaz fikzioa sortzeko errealitatea iturburua dela ohartzen da. Orduan, Álavaro lagunak eta auzokideak maneiatzen hasiko da istorio bat sortzeko.
Almerian jaio zen zuzendari honen ibilbidean badira pelikula batzuk nahiko ezagunak direnak, hala nola, La Flaqueza Del Bolchevique” (2003) edo “Caníbal” (2013).
Filme honetan. Halere, goraipatzeko moduko ezer badago, horixe dugu Javier Gutiérrezek borobiltzen duen karakterizazioa, sekulako lana aktore asturiarrak burutzen duena, txapela kentzeko modukoa.