Aste honetan, Woody Allen Brooklyngo zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu. Oraingo honetan, zuzendari amerikarrak guztiz gordina den drama bat proposatzen digu. Galtzaileen istorio garratz eta ilun honek baditu, hala ere, elementu bakan batzuk, kontakizunari arnasbidea ematen diotenak, non Allenek horren berezko duen umore zoro hori azalaratzen den. Bertan da, hortaz, zinemagile estatubatuarrarekin urtero dugun zita, galdu ezin daitekeena.
Krisialdi sakon batean murgildurik dagoen bikote batek senarraren alabaren bisita jasoko du, dena apur bat gehiago nahastuko duena.
Jakina denez, Woody Allenen ibilbidea luzea da oso. Ez da batere erraza berak egiten duena, zeren eta urtero pelikula bat egitea zaila baita, are zailago kalitate minimoa bermatuz, Allenek egiten duen moduan. Nire uste apalean, azken zinta honek merezi du, lan serio eta kalitatezkoa iruditu zait.
Brooklynen munduratu zen zinemagileak beti lortu izan du izugarrizko maila duten azktoreekin lan egitea, pelikula hau ez da salbuespena izan. Kate Winsleten jarduna bikaina da, James Belushiren karakterizazioa ahazten ez den horietakoa… Bi antzezle puxka horiei gehitu behar zaie Juno Templeren antzezpena, izugarrizko indarra duena.