Los Árchivos del Pentágono

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2018ko ots. 4a, 20:18

Jatorrizko izenburua: The Post Zuzendaria: Steven Spielberg Gidoilaria: Liz Hannah, Josh Singer Aktoreak: Meryl Streep, Tom Hanks, Bruce Greenwood ... Herrialdea: AEB Iraupena: 116 minutu Ekoizpen-urtea: 2017

       Aste honetan, Steven Spielbergen azken pelikula, “The Post” (2017) izenekoa alegia, gomendatu nahi dizuet. Ohion munduratu zen zuzendariak estrainekoz kazetaritza protagonista duen bilbe bati heldu dio, nola heldu gainera! Ikuslea bere jezarlekuan itsatsita mantentzen duen lan baten aurrean gaude. Asko dira filme honek dituen indarguneak, hala nola, erritmo egokia, narrazioaren interes ukaezina, aktoreen lan txukuna, elkarrizketen aberastasuna… laburbilduz, zinez merezi duen zinta dugu Hollywoodeko Midas erregearen azken hau.

        The New York Times eta The Washinton Post egunkariek 1971n Vietnamgo gerraren inguruko isilpeko dokumentuak argitara ematea erabaki zutenean, adierazpen-askatasunari buruzko eztabaida sutsua abiatu zen Auzitegi Gorenean amaitu zena.

        Cincinnatin munduratu zen film zuzendariak lan bikaina burutu du kameren atzean kokatuta non, zirujau baten zehaztasunez, gure begien aurrean jartzen baitu nahiko korapilatsua den historiako pasartea. 

        Hala eta guztiz ere, istorio borobil honetaz gozatzea badugu, aktore-multzo bikain bati esker dela esan behar da. Izan ere, haiek dira pelikulari sinesgarritasuna ematen diotenak. Meryl Streep eta Tom Hanksen jardunak txapela kentzeko moduak dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide