Coco

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2018ko mar. 18a, 10:08

Jatorrizko izenburua: Coco Zuzendaria: Lee Unkrich, Adrián Molina Gidoilaria: Adrián Molina, Matthew Aldrich Herrialdea: AEB Iraupena: 109 minutu Ekoizpen-urtea: 2017

Aste honetan, zinez ederra den pelikula bat nahi dizuet gomendatu: zein eta “Coco” (2017) izenekoa. Lan honek hainbat balore garatzen ditu, hala nola, memoria, familia, kultura… Bestalde, bisualki indar izugarria duen zinta txundigarri honek, gidoi borobil batez baliatuz, guretzako arrotza den kultura bat hurbiltzen digu, Mexikokoa alegia.

Bere familia aurka badu ere, Miguelen ametsa musika munduko izar bilakatzea da. Grina honek “Tierra de los muertos” delakoan sartzera behartuko du, non bere familiaren benetako historia ezagutuko duen.

Nire uste apalean, Pixar eta gainerako estudioen artean oraindik ere tarte handia dago. Teknikoki hainbat urrats aurretik daude oraindik ere eta, nire ustetan garrantzitsuena dena, kontatzeko dituzten istorioak askoz hobeak dira. Hau dela eta, filme benetan borobilak burutzen dituzte normalean eta zinta hau ez da salbuespen bat, ez horixe!

Pelikula itxura duen mirari honen atzean Lee Unkrich eta Adrián Molina daude. Hauxe Molinaren lehen film luzea dugu, baina Unkrichek eskarmentu handia du bitxiak sortzeko makina den Pixar ekoiztetxean. “Toy Story 2” (1999), “Monsters, Inc” (2001), “Finding Nemo” (2003) edota “Toy Story 3” (2010) bezalako zinta borobiletan parte hartu izan du Clevelanden munduratu zen zinemagileak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide