Detroit

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2018ko mar. 31a, 12:09

Jatorrizko izenburua: Detroit Zuzendaria: Kathryn Bigelow Gidoilaria: Mark Boal Aktoreak: John Boyega, Algee Smith, Will Poulter ... Herrialdea: AEB Iraupena: 143 minutu Ekoizpen-urtea: 2017

        Aste honetan, dagoeneko karteldegian ez dagoen pelikula bat nahi dizuet gomendatu, Kathryn Bigelow zuzendari amerikarraren azken lana, zein eta “Detroit” (2017) izenekoa. Bigelow oso zuzendari trebea da ekintza-filmeak egiten. Izan ere, kamera oso ondo mugitu egiten du, iaioa da kamera-urduriaren laguntzaz ikuslea istorioan sartzen, alde egiteko inolako aukerarik eman gabe, gainera. Zinta honek, inondik ere, Kathrynen zineak dituen ezaugarri nagusiak barnebiltzen ditu: istorio interesgarri bat kontatzen du, egitan gertatutakoa gainera, ekintza sekuentziak ederto daude burutuak, tentsioari eutsi egiten dio arazo barik… laburbilduz, nortasun handiko zuzendari baten ekoizpen duinaren aurrean gaudela.

            Lan honek 1967ko uztailean Detroit hirian gertatu ziren istiluetan dago girotuta, garai hartan guda egoerarekin alderatu zirenak. Zinta honetan egin den giropena bikaina da; ederto islatzen da, bai garai hartako bizimodua, bai eta une hartako indarkeria ere. Izan ere, garaiko beltzen egoera zinez onartezina baitzen.

        “Detroit” (2017) hau Kathryn Bigelowren 10. film luzea dugu. Kaliforniako zinemagileak baditu, nire ustetan behinik behin, zenbait pelikula estimagarri, hala nola, “Días extraños” (1995), “En tierra hostil” (2008) edo “ La noche más oscura” (2012).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide