Aste honetan, Ari Aster zinemagileamerikarraren lehenengo film luzea nahi dizuet gomendatu, “Hereditary” (2018) izenekoa, alegia. Beldurrezko pelikulak ez dira inoiz nire gustukoak izan. Hala eta guztiz ere, jakin badakit genero guztietan arte-lanak daudela, pelikula hau horietako bat ez den arren. Edozelan ere, lan interesgarri baten aurrean gaudela esan behar da. Atmosfera itogarriak sortzen dituen zinta dugu hau, ikara errazetatik aldenduz, nire aldetik behinik behin, eskertzekoa dena.
Bere amaren ondoan gogoratzeko moduko haurtzaroa igaro ez duen galerista baten iritziz, haren heriotzarekin dena aldatu daiteke. Laster, baina, batere normalak ez diren kontuak hasiko dira gertatzen.
Esan bezala, lan hau dugu Asterren opera prima dugu. Produktu duina da, ondo burututa dagoena, ezinegona sortu eta zinta osoan zehar mantentzen duena. Bestalde, hainbat izendapen eta sari ari da eskuratzen, hasierako film batentzako batere gaizki ez dagoena.
Dena dela, nire iritziz behintzat, meritorik handiena Toni Collettek dauka. Karakterizazio borobila burutzen du Australiako emakumezko aktore bikainak. Sinesgarritasun osoa ematen dio suertatu zaion pertsonai aberats honi, pelikula osoaren zama bere gain hartuz.