Aste honetan, Yorgos Lanthimos Greziako zuzendariaren azken pelikula nahi diizuet gomendatu, The Favourite (2018) izenekoa alegia. Garaiko film bat den arren, ezohiko muntaketa du; zenbait unetan ikuskearengan sentsazio arraroa sortzen duena. Kasu honetan, nire iritziz behintzat, koherentzia falta hau nolanaiteko ekarpena dela uler daiteke. Originaltasun puntu bat ematen dio, berez bitxi samarra den zintari.
XVIII. mendearen hasieran Ingalaterra frantziaren aurkako guerra krudel batean murgildurik dago. Une hartako erregina oso da ahula. Izan ere, gaixo egoteaz gain, nortasun oso bitxikoa baita. Egitan, konfiantza handiko laguna den Lady Sarah da gobernuaz arduratzen dena. Garai hartan, serbitzari berri bat iritsiko gortera, egoeraz baliatzeko aukera bailatuko duena.
Beste sari askoren artean, Oscarretarako 10 izendapen eskuratu dituen lan berezi honen arduraduna, aribago esan dugun bezala, Yorgos Lanthimos dugu. Atenasen jaiotako zuzendariak baditu zenbait pelikula, seguruenik ezagunena “Canino” (2009) izango da. Egun arte, gehienbat bere herrian lan egin duen arren, Frantzian eta, bereziki, Erresuma Batuan ere ibili da.
Bukatzeko, pelikula honetako emakumezko aktoreen lana nabarmendu behar dela azpimarratu nahi dut. Izan ere, emakumeentzako kalitatezko rolak topatzea zaila den garai honetan, tamainu honetako hiru rol topatzea ez baita batere erraza.