"BlacKkKlansman"

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2019ko api. 28a, 09:38

Jatorrizko izenburua: BlacKkKlansman

Zuzendaria: Spike Lee

Gidoilaria: Spike Lee, Kevin Willmott, David Rabinowitz, Charlie Wachtel (Liburua: Ron Stallworth)

Aktoreak: John David Washington, Adam Driver, Topher Grace…

Herrialdea: AEB

Iraupena: 128 minutu

Ekoizpen-urtea: 2018

Aste honetan, “BlacKkKlansman” (2018) izeneko pelikula nahi dizuet gomendatu. Atlantan munduratu zen Spike Leeren azken lana dugu hau. Niretzako ezuste polita izan da zinta honi esker Leek, ez soilik hainbat izendapen, Oscarsari bat ere lortu egin duela jakitea, zein eta egokitutako gidoi onena premiatzen duena gainera. Izan ere, zinemagile gorabeheratsu bat dela onartzen dudan arren, oso gustuko baititut amerikar honen zenbait film, hortik nire poza.

Lan berri honetan, Georgiako zuzandariak Colorado Springsekolehenengo polizia beltzaren gorabeherak kontatuko dizkigu, bere ukitu umeretsuaz jakina. Pantaila erraldoian agertzen zaizkigun zenbait egoera erabat surrealista dira, duda barik, eta, gainera, izaera panfletarioa egotzi dakioke zintari; baina, hala eta guztiz ere, gidoi burutsua duela ezin ukatu.

Spike Leeren ibilbidea oso luzea da, argi dago. Bestalde, halako kasuetan beti gertatzen den moduan, ibilbide hori oso gorabeheratsia da, gorago aitatu dudan moduan. Halere, Atlantako zinemagileak baditu borobilduta meritu handiko zenbait lan, hala nola, “Do the Right Thing” (1989), “Jungle Fever” (1991), “Malcolm X” (1992), “25th Hour” (2002) edota “Inside Man” (2006).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide