Aste honetan, “Avengers: Endgame” (2019) Anthony eta Joe Russoanai amerikarren azken pelikula nahi dizuet gomendatu.
Hasteko superheroien komikietako mundua oso erakargarria zaidala aitortu behar dut. Hala eta guztiz ere, zazpigarren arteak mundu hau pantailaratzen ez du asmatu, nire iritziz behintzat. Ez, behink behin, Marvel unibertsoko pertsonaien inguruko lanak egiten hasi arte. Ez noa esaten denak lan bikainak direnik, ezta hurrik emen ere! Baina, planteamendu antolatu bezain ausrta egin dutela aitortu behar zaie. Bere garaian arrisku handiko apustua egin zuten, ondo baino hobeto atera zaiena.
Gauza asko daude lan honen inguruan esateko, baina, duda barik, bota dakiokeen lorerik handiena luzea ez dela egiten esatea da. Kontuan izanda hiru orduko pelikula batez ari garela, ez dago batere txarto.
Clevelanden munduratu ziren anaiok hainbat lan dituzte borobilduta telebistarako, bai eta pantaila erraldoian ikustekoak ere. Azken hauen artean Marvel unibertsoari dagozkionak dira aipagarrienak, inolako zalantzarik gabe: “Avengers: Infinity War” (2018), bereziki.
Hau bezalako ekoizpen erraldoi batean zaila da oso antzezle zehatz baten jarduna nabarmentzea. Alde batetik, hainbatetan sekuentzien ikusgarritasunak haien lana estaltzen duelako eta, bestetik, aktoreen zerrenda amaiezina delako. Azken puntu honen inguran, oso zaila den oreka bat lortu egin dutela aitortu behar zaie behintzat.