Aste honetan, Jaques AudiardParisen munduratu zen zinemagilearen azken lana gomendatu nahi dizuet, “The Sisters Brothers” (2018) izenekoa alegia. Western berezi baten aurrean gaude, normala denez gero. Izan ere, Frantzian buruturiko pelikula bati buruz ari baikara. Hortaz, istorioa kontatzeko era, erritmo, sentsibilitatea… dena desberdina da.
Charlie eta Eli anaien gorabeherak kontatzen dizkigu pelikula interesgarri honek. Anaiok pertsonak akabatzen egiten dute lan eta ez die axola batere gizaseme horiek errudun edo errugabeak diren, haien lana besterik ez da eta. Hala eta guztiz ere, oso persona bestelakoak dira: Charlie hiltzeko jaioa den bitartean, Elik bizimodu arrunta nahiko luke izan.
Gorago esan bezala, lan honen arduradun nagusia Jaques Audiarddugu. Izan ere, zuzentzeaz gain, artista frantziarra gidoiaren egokitzapenaz ere arduratu baita. Zinemagile galiarra ohituta dago izendapen eta sariak jasotzen. Izan ere, lan honekin zenbait sari irabazi baititu, baina ez da gertatu zaion estreinako aldia, ez horixe! Berea da, esate baterako, “Un Prophète” (2009) zeinarekin premio andana lortu zituen.
Aipatutako guztiak pelikula ikustea justifikatzen badu ere, ezin da ahaztu aktoreen zerrenda aparta dela: Joaquin Phoenix, John C. Reillyedo Jake Gyllenhaalbezalako izenak biltzen ditu eta.