Uda igarota, hementxe gaude berriro ikusi berri ditudan pelikulak gomendatzeko asmotan. Beno, batzuetan aspaldi ikusitakoak ere gomendatzeko ideia daukat.
Aste honetan, Knoxvillen munduratu zen Quentin Tarantinozinemagile handiaren azken lana gomendatu nahi dizuet, “Once Upon a Time in… Hollywood” (2019) izenekoa, alegia. Film honen alde esateko dudan lehenengo kontua hauxe da: ikusteko izugarrizko gogoa nuen arren, oskotxo gustatu izan zaidala. Eskuarki zinta batekiko itxaropen handia dugunean kale egiten digu, ez da hau nire kasua izan, ez behitzat oraingo honetan. Ederto girotutako lan baten aurrean gaude, non aktoreen lana ona den. Ohi duen bezala, Tarantinok kamera maisutasun handiz mugitzeaz gain, leku egokienean kokatzen du ea beti. Gainera, istorioa kontatzeko erritmo ezin erakargarriago darabil Tennessetarrak.
Nire ustetan behintzat, zuzendari amerikarrak ez du pelikula txarrik. Hala ere, lan hauen artean aldea egon badago. Nire iritziz, bederatzigarren duen zinta hau ez da bere lanik onena, baina duda barik, egungo karteldegian dagoen eskaintza kontuan izanda, zinemara joateko aukerarik egokienetakoa da gaur-gaurkoz.
Amaitzeko, Brad Pitten karakterizazioa nabarmentzekoa dela azpimarratu nahi nuke, nolako aktoreen ondoan jarduten den gogoan izanik, meritu handikoa dena.