A Rainy Day in New York

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2019ko urr. 27a, 09:55

Jatorrizko izenburua: A Rainy Day in New York Zuzendaria: Woody Allen Gidoilaria: Woody Allen Aktoreak: Timothée Chalamet, Elle Fanning, Selena Gomez… Herrialdea: AEB Iraupena: 92 minutu Ekoizpen-urtea: 2019

       Aste honetan, Woody Allenzinemagile amerikarraren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, A Rainy Day in New York” (2019) izenekoa, alegia. Azkar esaten den arren, lan hau Brooklynen munduratu zen zuzendariaren 51. filma dugu. Lan atsegin honek artistaren ekoizpen batean espero daitekeen guztia barnebiltzen du, hala nola, elkarrizketa adimentsu bezain dinamikoak, eszenaratze neurritsua, musika atsegina, ondo eraikitako gidoia… hau da, berriz ere kalitate handiko produktua borobildu du Allen jaunak.

       Oraingo honetan gehien estimatzen duen hirira itzuli egin da istorio ekoizle handi hau, nora eta New York-era. Gustuko duen bezala, pertsonen arteko harremanak disekzionatuko ditu ikusleoi ekoizpen interesgarri bat eskaintzeko.

       Duda barik, Woodyk hau baino zinta borobilago batzuk ditu, baina ezin ukatu lan honekin opari ederra egin digunik. Ez gaude Hannah and her Sisters” (1986) edo Crimes and Misdemeanors” (1989) baten aurrean, jakina, baina pelikula honek baditu zenbait une erakargarri.

      Ekoizpen honen kalitateak asko sor dio, dudarik ez, antzezleen lan doituari. Naturaltasun osoz aritzen dira eta pantaila erraldoian ikusten duguna sinesgarri bilakatzen dute. Zaila egiten zait inor nabarmentzea, baina Timothée Chalametaktore estatubatuar eta frantziarrak oso ondo ematen du Woodygaztearen rolean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide