Aste honetan, New Yorken munduratu zen James Grayzinemagile iparramerikarraren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, “Ad Astra” (2019) izenekoa alegia. Erabat paradoxikoa suertatzen den lan baten aurrean gaude. Izan ere, oso kontrajarriak diren ideiak pantailaratzen baititu zuzendariak. Alde batetik, inoiz baino espazioaren alderdirik zabalena kolonizatuta daukagu eta, bestetik, inoiz baino bakartiago sentitzen gara. Hor kanpoan bizia topatze aldera martxan jarritako misioak, bakar-bakarrik utzi gaitu. Plano izugarri ederrak errodatu egin ditu Grayjaunak, gu guztiok hausnartzera bultzatu nahian burutu duen zinta honetan.
Gure planetaren iraupena mehatzatzen duen misterioa argitzeko astronauta batek inoizko bidaiarik luzeena egin beharko du bere aitaren bila.
Film eder honen atzean, esan bezala, James Graydugu. New Yorken jaiotako gizaseme honek baditu zenbait zinta interesgarri, hala nola, “La Noche es Nuestra” (2007) edo “Two Lovers” (2008).
Zeluloide puska hau oso aztoratzailea da. Horretan eragin handia du zenbait antzezleren lan bikaina. Brad Pittekoso karakterizazio neurriduna borobiltzen du, esate baterako, Donald Sutherlandzailduak, bere aldetik, ezinegona pizten du erraz asko ikusleengan.