Aste honetan, Amerikako Estatu Batuetako San Frantziskohirian jaio zen Clint Eastwoodzinemagilearen azken pelikula nahi dizuet gomendatu, “Richard Jewell” (2019) izenekoa alegia. Egitan gertatutako jazoeretan oinarritzen den lan interesgarri honek hausnarketarako bidea ematen du. Izan ere, enpatia izatea zaila gertatzen denean, asmatutako gezur bat errazago sines daitekeela argi uzten baitu zintak. Are gehiago gezur hori saltzen duena estatuaren aparatua denean.
Heroia izatetik susmagarri nagusia izatera pasatzea zein erraza izan daitekeen azaltzen digu zuzendari kaliforniarrak dotorezia handiz bere filmarik berrienean.
Clint Eastwooden ibilbide profesionala luzea da oso. Aktore zein zuzendari gisa zinez emankorra izan da bere ekoizpena. Zinea ulertzeko duen moduagatik azken klasikoa dela esaten da eskuarki eta, kamera kokatu zein mugitzeko duen moduak hala adierazten du, duda barik. Istorioak kontatzeko ere, bere denbora hartzen du beti eta ahalik eta modurik sinpleenean egiten saiatzen da, ikusleen adimena gutxietsi gabe.
Bestalde, pelikula honetan goraipatzeko moduko hainbat antzezpenez goza ditzakegu. Paul Walter Hauser-rek, Kathy Bates-ek, edo Sam Rockwell-ek, besteak beste, une ederrak oparitzen dizkigute haien karakterizazioekin.