Aste honetan, nire uste apalean bizirik dagoen zuzendaririk handienaren azken lana nahi dizuet gomendatu. Zein eta New Yorkhirian munduratu zen Martin Scorsesezinemagilearen azken pelikula, “The Irishman” (2019) izenekoa alegia. Zinta honek amerikarrak duen zinea ulertzeko modua ederto batean erakusten du: narrazioa ulertzeko errazten duen muntaia eraginkorra du; metrajean zehar entzuten den musikak ekarpen handia egiten dio filmari; biolentzia erakusteko modu pertsonala du, zeina dotorezia eta esplizitutasunaren artean etengabe mugitzen den; plano konplexu bezain indartsuak ditu… hitz batez, zazpigarren artearen ospakizun baten aurrean gaude. Nabarmendu nahiko nuke hasiera planoaren maisutasuna.
Pelikula hau bidaia ederra da, presa barik egin beharrekoa. Bertan hanpa eta bere egiteko erak, ohi duen legez, maisuki erakutsiko digu Scorsesejaunak.
Asko dira zuzendari puska honen maisulanak. Euren artean, duda barik, mafiaren zokoak erakusten dituzten pelikulak kokatu behar ditugu, hala nola, “Goodfellas” (1990) edo “Casino” (1995).
Ezin gomendio hau bukatu zinta honetan agertzen diren antzezle erraldoiak aipatu gabe. Ez da erraza izan behar aktoreen zerrenda batean Robert De Niro, Al Pacino, Joe Pescieta Harvey Keitelbezalako izarrak biltzea.