Adú

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2020ko ots. 23a, 09:51

Jatorrizko izenburua: Adú Zuzendaria: Salvador Calvo Gidoilaria: Alejandro Hernández Aktoreak: Luis Tosar, Anna Castillo, Moustapha Oumarou… Herrialdea: Espainia Iraupena: 119 minutu Ekoizpen-urtea: 2020

    Aste honetan, Madrilen munduratu zen Salvador Calvo zuzendariaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, Adú” (2020) izeneko filma, alegia. Puzzle baten antza duen zinta baten aurrean gaude, non hiru istorio desberdin nahasten diren. Erabat beharrezkoa den pelikula dugu hau horren ondo bizi garenok, gugandik oso gertu dagoen eta ikusi nahi ez dugun miseria badela ahaz ez dezagun.

    Zuzendariaren bigarren film luzea da gomandatzen ari garen hau. Izan ere, bere ibilbide profesionalean gehienbat telebistan aritu da eta. Zinearen munduan oso aritua ez izanda ere, errodatzeko modu sendoa duela onartu behar zaio madrildarrari. Hiru istorioen arteko oreka oso da egokia, tentsioa une oro mantentzen da eta, nahiz eta kontakizunak etengabe nahasten dituen, ikuslea ez da inoiz galtzen.

    Esan bezala, Salvador Calvoren bigarren pelikula da Adú” (2020) hau. Bere debuta 1898, Los Últimos de Filipinas” (2016) izeneko filmarekin izan zen.

    Aipatutako lan bietan Luis Tosar aktore handia agertzen da, hortaz zuzendariaren antzezle fetitxea dela esan daiteke. Izen handien zerrenda osatzeko Anna Castillo Bartzelonako aktorea dugu. Gainerako antzezlariek, horren ezagunak ez diren arren, nabarmentzeko moduko lana burutzen dute inolako zalantzarik gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide