Aste honetan, Hego Korean jaio zen Bong Joon-ho zuzendariaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, “Parasite” (2019) izenekoa alegia. Oso proposamen interesgarri baten aurrean gaude, zeren eta, zeharo desberdina den kontatzeko era maneiatzen baitu zinemagile korearrak. Ikusleari zaila egiten zaio gertatuko denari igertzea, ditugun konbentzionalismoetatik oso urrun baitago kontatzeko modu hau. Eszenaratzea originala da guztiz eta, bestalde, kontakizuna bera ezhoiko suertatzen zaio bertako ikusleari. Gehitu honi gainera, guretzako zeharo ezezagunak diren antzezleak ditugula pantaila erraldoian. Honela, esperientzia berri bezain bizigarri batez gozatuko du zine-aretoetara hurbilduko den edonork.
Langabezian dagoen familia baten seme-alabarik nagusiena klase partikularrak ematen hasiko da beste familia baten etxean. Era honetan bi familien arteko harremana hasiko da, ondorio zinez harrigarriak izango dituena.
Lan honen atzean Bong Joon-ho zinemagile korearra dago. Pelikula honekin sari andana lortu ditu, denboraldi honen garaile argia dugu, duda barik. Oscar sarietan, hain zuzen ere, ezusteko ederra eman du pelikula honekin, munta handiko lau sari eskuratu ditu eta.