Aste honetan, azken bolada honetako joera apurtuko dut. Izan ere, klasikoak berrikustea proposatu dizuet aurreko bi asteetan, eta nire asmoa bide horretatik jarraitzea zen, baina etxealdiak gauza asko ikusteko parada ematen du. Bai eta bere garaian zien-aretoetan ikusi ez genituen pelikulak ikusteko ere, nahiz eta zinta horiek duela ez horrenbeste estrenatuak izan diren. Horixe da, alegia, gaurkoan gomendatu nahi dizuedan filmaren kasua, zein eta “I, Tonya” (2017). Lan oso balekoa iruditu zait: entretenigarria da, gustura ikusten da, zenbait konbentzionalismorekin apurtzen duen muntaia originala du, nabarmentzeko moduko karakterizazioak barnebiltzen ditu… laburbilduz, merezi du!
Dokumental baten egitura hartuta, Tonya Hardingirristalariaren bizitza bihurria kontatzen digu drama aipagarri honek. Kontakizunaren mamia aberatsa izateaz gain, metrajean zehar zinez bereziak diren pertsonak ere aurkituko ditugu, lanaren maila argiki igotzen dutenak.
Pelikula honen zuzendaria Craig Gillespieda. Sydneyn jaio zen zuzendari honek ez du bereziki luzea den ibilbide profesionalik. Telebista zein zinemarako lan egin duen artista honen filmografian gomendatzen ari garen zintaz gain, “Lars and the Real Girl” (2007) izenekoa ere nabarmendu daiteke.