Aste honetan oso pelikula dibertigarri bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Mel Brookszinemagilearen “Young Frankenstein” (1974) izenekoa, alegia. Aitortu behar dut Brooklynen jaiotako gizaseme honek egiten duen zinema-mota ez dudala batere gustuko, baina lan honekin bete-betean asmatu zuela onartu behar zaio, nire uste apalean behinik behin. Gidoi oso bihurria, umore sinple baina eraginkorra eta aktoreen lan bikaina ditugu film honen zenbait indargune.
Lan honetan, zuzendariak kontatzen digu zein erraza den saihestu nahi horretan erortzea. Izan ere, istorio honen protagonistak bere arbasoaren zoritxarreko gomutari bizkarra eman nahi dion arren, ezin baitu hark egindako akats berberak errepikatzea ekidin.
Brooks jaunak maisutasun handiz helarazten digun istorio barregarri hau. Ezin gauza bera esan, ez behintzat nire ustetan, gerora zert zituen produktuen inguruan. Bere umoreak eraginkortasuna galdu zuen eta zakarkerian erori zen, oso produktu eskasak ekoiztziz.
Tankera honetako zinta batean, dudarik ez dago, aktoreen jardun egokia funtsezkoa da. Zorionez, kasu honetan oso langile trebeak bildu ziren. Hala, bai Gene Wilder, bai Marty Feldman, bai eta Cloris Leachmanzinez barregarri daude haien roletan.