The Gentlemen

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2020ko eka. 28a, 10:30

Jatorrizko izenburua: The Gentlemen

Zuzendaria: Guy Ritchie

Gidoilaria: Guy Ritchie (Istorioa: Guy Ritchie, Ivan Atkinson, Marn Davies)

Aktoreak: Matthew McConaughey, Charlie Hunnam, Hugh Grant...

Herrialdea: AEB

Iraupena: 113 minutu

Ekoizpen-urtea: 2019

Gure artean daukagu jada “normaltasun berria” eta, noski, berarekin batera zinemaren itzulera. Aspaldiko partez, zinema-aretoetara itzultzeko aukera daukagu. Nire estraineko aldia Guy Ritchie zinemagile britrainiarraren azken lana ikusteko izan da, The Gentlemen” (2019) izenekoa alegia. Aretoan askoz ere jende gutxiago, sarrerak erosteko erritual berria, eskuak behin eta berriro garbitu, maskara aurpegian… baina, eta hauxe da duda barik garrantzitsuena, azkenean ere pantaila erraoldaia gure aurrean.

 

Estrenaldia egiteko ez da pelikula txarra The Gentlemen” (2019) hau. Ez du ezer berririk eskaintzen, hori hala da bai, baina egilearen nolakotasun nabarienak biltzen ditu eta era egokian planteatuta dago. Bestalde, dibertigarria da eta tarte atsegin bat pasatzeko balekoa. Muntaia, nola ez, bideoklip baterako egokiagoa seguruenik, apurtxo bat tranpatia dela ez esatarren. Gidoia nire ustez apainduegia da, baina ondo idatzita dagoela onartu behar zaio. Plano batzuen enkoadraketa nahiko ausarta da, baina hori Ritchieren ezaugarrietakoa da, beraz bere buruarekiko fideltasuna gorde du zuzendariak honi dagokionean. Laburbilduz, filma ona da, originaltasuna falta duen arren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide