Aste honetan, Christopher Nolan Erresuma Batuko zuzendariaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “Tenet” (2020) famatua. Zuzendari britainiarraren lanak ez dira errazak izaten eta, noski, hau ere ez da salbuespena. Jarraitzeko batere erraza ez den trama honek, ordea, ikuslerai sari handi bat ematen dio: pantaila erraldoian gorpuzten diren irudi zoragarriak, alegia. Izan ere, zinta hau bisulaki akasgabea da eta. Hori bai, zenbait kontu ulertzeko goi mailako zientzialaria izan behar da, alafede!
Munduaren akabera saihestu behar du film honen protagonistak. Helburu hori lortzeko, guztiz ezezaguna den teknologia erabiliko du gainera. Hori dela eta, misioa burutzen duen bitartean, ikastaldi gaitz bati ekingo dio.
Londresen munduratu zen zinemagile honen lanek beti interesa handia pizten dute. izan ere, oso filmografia interesgarria du. Bereak dira, besteak beste, Memento” (2000), “El Caballero Oscuro” (2008) edota “Origen” (2010).
Pelikula honetan, baina, gehien harritu nauena, lanaren konplexutasuna edo irudien ikusgarritasuna aparte utzita, Robert Pattinsonen antzezpena izan da. Aldez aurretik ez nuen ikusten Nolanen lan batean, baina zinez konbentzitu nauela aitortu behar dut.