Aste honetan, Marin Konderrian, Kalifornian, munduratu zen Marielle Heller emakumezko aktore, idazle zein zuzendariaren azken pelikula nahi dizuet gomendatu, zein eta “A Beautiful Day in the Neighborhoor” (2019) izenekoa alegia. Eszenaratze originala duen pelikula hau seguruenik oso beharrezkoa dugu bizi izaten ari garen garai honetan. Izan ere, pelikula honen protagonistari gertatzen zaion moduan, une honetan denori bikain etorriko litzaiguke samurtasun apur bat. Dudarik ez dago, denbora tarte bat behar dugula gertatzen ari zaigunari buruz hausnarketa egin dezagun. Nahasketa oso interesgarria du film honek, samintasuna eta samurtasuna neurri egokian uztartzen baititu, nire ustetan behinik behin.
Batere gustuko ez duen mandatu bat bete behar izateak, kazetari bati bere bizitzaren gaineko hausnarketa sakona egitea eragingo dio.
Aipatu dudan bezala, lan honen zuzendaria Marielle Heller dugu. Hauxe da zinemagile honen hirugarren film luzea. Kaliforniarra telebistarako zenbait lan buruturik ditu, ordea. Nolabaiteko oihartzuna lortu du emakumezko zuzendari honek, zeren eta bere zinta guztiek izandapen desberdinak eskuratu baitituzte sari eta zinemaldi ospetsuetan, bere pelikuletan aritu diren aktoreen lana nabarmendu dutenak barne.