Carol

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2020ko aza. 1a, 10:52

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Carol

Zuzendaria: Todd Haynes

Gidoilaria: Phillys Nagy (Eleberria: Patricia Highsmith)  

Aktoreak: Cate Blanchett, Rooney Mara, Sarah Paulson...

Herrialdea: Erresuma Batua

Iraupena: 118 munutu

Ekoizpen-urtea: 2015 

Aste honetan, duela urte batzuk, ez asko, estreinatu zen pelikula bat nahi dizuet gomendatu, zein eta Carol” (2015) izenekoa, alegia. Zinta britaniarra den arren, Los Angeles hirian munduratu zen Todd Haynes zuzendari entzutetsuak zuzendu zuen. Nire uste apalean oso pelikula dotorea da. Elementu asko ditu era positiboan baloratua izateko, hala nola, eszenaratze doitua, behar dena erakusten duen kameraren kokapena, gidoi bikaina eta interpretazio borobilak… ezin hobeto girotuta dago eta behar den bezala jartzen du mahai gainean polemika handia sortzen duen gaia. 

 

Bizitza hobea izateko jomuga duen emakume gazte batek oso sofistikatua den beste bat ezagutuko du. Hasiera-hasieratik bien artean zerbait sortuko da, zeinak bion bizitzak goitik behera aldatuko duen.

 

Tebistarako zein pantaila erraldoian estreinatzeko lanak burutu dituen zinemagile interesgarri honek baditu estimu handiko hainbat ekoizpen. Euren artean ditugu, esate baterako, Far From Heaven” (2002) edo nire ustetan oso estimagarria den I´m Not There” (2007), Dylan-en inguruan errodatu zuen erretratua. 

 

Esan bezala, film honetan asko dira topa ditzakegun indarguneak, baina guztien artean garrantzitsuena seguruenik, bai Cate Blanchett-ek, bai Rooney Mara-k burutzen duten lana dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide