KULTUR KRITIKA

Erlauntza

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2020ko abe. 13a, 10:55

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: Erlauntza

Zuzendaria: Mireia Gabilondo

Gidoilaria: Lana: Kepa Errasti  

Aktoreak: Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia...

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 92 munutu

Ekoizpen-urtea: 2020 

Ez dira asko pelikula bat euskaraz gozatzeko ditugun aukerak, horregatik dauden apur horiek baliatzea komeni da. Aste honetan, Mireia Gabilondo Bergarako zuzendariaren azken lana nahi dizuet gomendatu, zein eta Erlauntza” (2020) izenekoa alegia. Pelikula barregarria dugu hau, pentsatzeko bidea ere ematen duena, zenbait metafora erabiltzen ditu eta. Une gogorrak algaraka ibiltzekoekin ondo nahasturik daude. Bestalde, zuzendariak, kemeraren atzetik eskarmentu eskasa izanda ere, ogibidea ezagutzen duela argi uzten du muntaketa egokia pantailaratuz. 

 

Neska lagun talde bat haietako baten agurra ospatzeko landetxe batean elkartuko da. Denbora luze pasa da, ordea, elkar ikusi gabe eta, noski, dagoeneko gauzak ez dira betidanik izan diren modukoak. Horra hor abiapuntu interesgarri bat, zuzendariak ederto baliatuko duena komedia mingots bat eraikitzeko. 

 

Mireia Gabilondo emakumezko aktorea izateaz gain, beste batzuekin batera, kameraren atzean ere kokatu izan da zenbait proiektutan. Bera bakarrik, baina, gomendatzen ari garen film honez gain, beste bat ere burutua du: Amaren eskuak” (2013), hain zuzen ere.

 

Era honetako proiektu bat arrakastatsua izan dadin, ezinbestekoa da aktoreen jardun egokia eta, duda barik, pelikula honetan baldintza hori ondo baino hobeto betetzen da, aktore-multzo osoak lan egokia burutzen du eta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide