Aste honetan, Iciar Bollaín Madrilgo emakumezko aktore eta zinemagilearen azken lana nahi dizuet gomendatu: zein eta “La Boda de Rosa” (2020) izenekoa, alegia. Oso garratza den komedia baten aurrean gaude. Pelikularen egikera akasgabea da, nire ustetan. Puri-purian dauden gaiak jorratu eta gizartearen argazki doitua egiten du. Ederto pantailaratzen duen moduan: ez dakigu entzuten, hainbatetan lagun hurkoak nahi duena kontuan hartu gabe haren bizitza antolatzen hasten gara… Egunero identifikatzen ditugun arazoak begien aurrean jartzen dizkigu zuzendari madrildarrak.
Bizitza osoa gainerakoei laguntzen eman ondoren, lan honen protagonistak bere bideari ekiteko unea iritsi dela uste du. Horren berri eman nahi duenean, ordea, aipaturiko arazo guztiekien egingo du topo. Gaizki-ulertuez jositako pasarteetan zehar nabigatuko dugu zer hausnartu ematen duen zinta honetan.
Iciar Bollaínen ibilbide profesionala oporoa da dagoeneko. Bai aktore gisa, bai zuzendari moduan, hainbat proiektutan hartu du esku, hala nola, “El Sur” (1983) aktore lanetan, edota “Te Doy mis Ojos” (2003) kemeraren atzealdean egonik.
Ezin gomendio hau bukatu Candela Peñaren lan zoragarria nabarmendu gabe. Izan ere, txapela kentzeko moduko karakterizazioa gorpuzten baitu.