Aitortu behar dut ez dudala apenas ezagutzen Australian burutzen den zinema. Aste honetan gomendatu behar dizuedan pelikula bertan ekoiztua da. Ez da, seguruenik, artelan bat izango; baina interesgarria izateaz gain, normalean kontsumitzen ez dugun zinema mota bat ezagutzeko parada ematen digu, batere gaizki ez dagoena. Izan ere, aste honetan “Babyteeth” (2019) izeneko lana hautatu baitut zuoi gomendatzeko. Film honek jorratzen duen gaia askotan izan da pantailaratua, alderdi horretatik ez du ezer berririk eskaintzeko, baina zuzendariaren begirada eta sentsibilitatea berezko ezaugarriak ditu, goraipatzekoa dena, ezbairik gabe.
Gaixotasun larri bat pairatzen ari den nerabe bat batere komeni ez zaion mutil batekin maiteminduta dago. Honek gurasoei hainbat buruhauste ekarriko dizkie. Hala ere, bikotea elkarrekin dagoenean sentitutzen duen zoriontasuna gurasoen beldurrari gailenduko zaio.
Pelikula honen atzean Shannon Murphy dago. Huaxe bere estraineko film luzea da eta berari esker zenbait izendapen eskuratu ditu. Pelikula hau aparte utzita, zuzendari gazte honek telebistarako ekoiztutako hainbat telesail ditu borobilduta, film labur batzuk ahaztu gabe.