El Amor Menos Pensado

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urkijo 2021ko ots. 21a, 11:24

Fitxa teknikoa:

Jatorrizko izenburua: El Amor Menos Pensado

Zuzendaria: Juan Vera

Gidoilaria: Juan Vera, Daniel Cuparo   

Aktoreak: Ricardo Darín, Mercedes Morán, Claudia Fontán...

Herrialdea: Argentina

Iraupena: 136 munutu

Ekoizpen-urtea: 2018

 

Betidanik izan dut oso gustuko Argentinan egiten den zinema. Oso nolakotasun zehatzak eta, nire iritziz behinik behin, inbidiagarriak erabat. Nolakotasun horiek oso lotuta daude haien hizkerarekin. Horren da musikala haien hitz egiteko era ezen, edozein astakeria esatean ere, haien diskurtsoa gozagarria baita. Horrez gain, gaurkoan gomendatu nahi dizuedan pelikula, “El Amor Menos Pensado” (2018) delakoa, zuzendari baten estraineko pelikula izateko, baditu bestelako ezaugarri positiboak, hala nola, erritmo egokia, kontatu nahi duena era argi eta ulergarri batean iruditan jartzen jakitea edota ikuslearekiko begirunea zer den argi izatea.


Denbora luze elkarrekin eman ondoren, bikote bat banatuko da. Hasiera batean, euren egoera berria kitzikagarria iruditzen bazaie ere, denborak aurrera egin ahala, nolabaiteko etsipena sentituko dute. Honen azken emaitza nahiko txundigarria izango delarik.

Pelikula hau, esan bezala, Juan Vera gidoilari argentiniarraren lehenengo lana dugu zuzendari gisa. Nabaritzen da, halere, eskarmentu handia duela gidoilari lanetan.

Zinta honek, ordea, asko die eskertzeko aktoreen zerrendan agertzen diren profesionalei. Izan ere, ohi duten bezala, lan izugarria burutzen dute, doitasun eta profesionaltasunez betea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide